Albisteak

 
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta hainbat ekintza antolatu dituzte Orozkoko Udalak eta tokiko elkarteek. Hilaren 8an bertan, ostegunean, elkarretaratzea deitu dute Zubiaur plazan. 19:30ean izango da eta berdintasunaren aldeko adierazpena ere iraku rriko da. Horrez gain, beste hainbat ekintza egongo dira. 10ean, larunbatean, Donibane Aretoan Zipriztintzen Teatro konpainiaren "Macho Maris" antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da.

15ean, ostegunean, Basauriko Mariene Emakumeen Etxean (Kareaga Goikoa Kalea, 54) ikusgai egongo den "La historia no contada" erakusketara irteera egingo dute. Udaleko Berdintasun Arloan izena eman beharko da horretan parte hartzeko. Autobusak Orozkotik bertatik irtengo dira egun horretan 17:00etan.