Albisteak

 

Lanaldi Aholkatuz orientazio programaren 3. faseari esker, alor ezberdinetako profesionalekin elkartzeko aukera izango dute DBH 4 eta Batxilergoko 2. maila arteko ikasleek haien intereseko lanpostuak gertutik ezagutzeko.

Saioetan izen-ematea hurrengo galdetegiaren bitartez egin beharko dira. Tailerrak Bilbon izango dira (Campo Volantin 24, 1. pisuan)18:00 - 19:00 ordutegian, baina parte-hartzaileen interesaren arabera saioa luzatu daiteke.

Martxoak 13 - Teknologia eta Enplegu Digital Berriak (Marketing, Diseinua, Informatika, Ikus-entzunezko Komunikazioa… Lanbide Heziketa: irudi eta soinua, informatika eta komunikazioak, Merkataritza eta Marketina… ikasi nahi duten ikasleentzat). "Gorka Cabañas (Gembira Tech): ¿Es verdad que ganan tanto dinero los youtubers?" eta "Oscar Paz: Transformación digital de las organizaciones y perfiles profesionales."

Martxoak 15 - Industria eta Ingeniaritzak (Ingenieritza edota Instalatze eta Mantentze Laneko Lanbide Heziketa ikasi nahi dutenentzat). “DeustoTech”.

Martxoak 19 - Gizarte-Osasun Eremua (Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza, Gizarte Lana, Psikologia… eta Osasungintzako edo Gizarteratzeko Lanbide Heziketa ikasi nahi dutenentzat). "Karmele Acedo: Servicios Sociales Integrados" eta "Esther Etxegaray: Osakidetza".

Martxoak 21 - Zientziak eta Enplegu Berdeak (Biologian, Ingurumen Zientzietan, Kimikan, Energia Berriztagarrien Ingenieritzan… eta Energia eta Ura, Kimika, Segurtasuna eta Ingurumeneko Lanbide Heziketan interesa daukaten ikasleentzat).

Apirilak 10 - Enpresa, Zuzenbidea eta Hezkuntza (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, LEINN, Zuzenbidea, Haur Hezkuntzako Gradua, Lehen Hezkuntzako Gradua, Gizarte Hezkuntza… eta Lanbide Heziketa: Administrazioa eta Kudeaketa, Merkataritza eta Marketina… ikasi nahi dutenentzat). "Rafa Balparda: Calasanz Ikastetxea"

Apirilak 12 - Industria Sortzaileak eta Kirola. (Batxilergo Artistikoko ikasleentzat, Arte Grafikoko Lanbide Heziketa ikasi nahi dutenentzat, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua edota Jarduera Fisiko eta Kiroleko Lanbide Heziketa ikasi nahi dutenentzat). "Arkaitz Larrinaga: Mugikon"

Izena emateko galdetegia