Albisteak

 
Martxoaren 21, 22 eta 23an estresa eta antsietatea lantzeko ikastaroaren edizio berria izango da. Kasu honetan Kultur Etxean izango da, 18:30etik 20:30era. Formakuntzan herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera eta izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 16ra arte. Matrikula udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan burutu ahalko da goizez, 8:00etatik 14:00ak arte eta Induma zerbitzuan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00ak arte eta astelehenetik asteazkenera ere 17:30etik 20:30era. Izena ematen duten pertsona guztientzat plazak egongo ez balira, zozketa egingo da.