Albisteak

 

Apirilaren 30etik maiatzaren 16ra, Orozkoko Udalak eskainiko du Arduino plataforman lan egiten ikasteko hainbat saio teoriko-praktikoak. Kode irekiko plataforma elektroniko horrek modu errazean proiektu interaktiboak garatzeko aukera eskaintzen du, besteak beste, mugikorretako aplikazioen diseinua burutzea edota bideo-jokoak programatzea. Formakuntza hori “Teknologia guztiontzat eskuragarri” lemapean eskainiko dute.

Saioak egunero eskainiko dituzte, ostegunetan izan ezik, 19:00etatik 21:00etara udal liburutegian. Informazio gehiago eskuratzeko aukera egongo da Induma zerbitzuan (946 33 99 45 edo infoinduma@yahoo.es). Bertan ere tramitatuko dira izen emateak, 50 euroren truke.

Informazio gehigarria (PDF 439KB)