Albisteak

 
Martxoko Osoko Bilkurak onartu zuen Bizkaiko Ur partzuergoarekin bat egitea aztertzea. Horretarako bi erakundeek elkarrekin prestatuko dute txosten teknikoa hurrengo hilabeteetan. Bertan jasoko dira baldintzak eta betebeharrak, eta, ondoren, udalbatzan onartu edo atzera bota beharko da. Orain arte Orozkok kudeatu izan du tokiko ur horniketa eta saneamendua. Hala ere, hainbat arazo daude gaur egun, besteak beste, zuzenean ibaira egiten diren isurketak edota egoera desegokian dauden auzoetako putzu septikoak. Udalaren ustez, Orozkok momentu honetan ez du gaitasun nahikorik kudeaketa hori ondo egin eta beharrezko hobekuntzak burutzeko hondakinen tratamendurako araztegia abiatzen denerako.