Albisteak

 

Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetu eta partaidetza sustatzeko, sei hitzordu egongo dira apirilean. Hainbat gai landuko dira: Auzoetan egindako ekintzak eta aurreikusitakoak, bideak konpontzeko plana, parte-hartze eta gardentasunaren ordenantza, Arbaitza eta Muruetan errekak (URAgaz eukindako batzarra), Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, ur-partzuergoa eta Eraikinen Azterketa Teknikoa (EAT/ITE).

  • Apirilak 14 → Zaloa (Ermitan) 10:00
  • Apirilak 14 → Ibarra (Txokoan) 12:00
  • Apirilak 15 → Arbaitza (Txokoan) 10:00
  • Apirilak 19 → Murueta (Sozialean) 19:00
  • Apirilak 20 → Goikiria (Txokoan) 19:00
  • Apirilak 21 → San Miguel (Ermitan) 11:00