Albisteak

 
Iaz ortu bat jarri zuten martxan Orozkoko eskolan. Harrera oso positiboa izan da eta ikasleak ereiten zein uzta biltzen ibili dira azken hilabeteetan. Orain tokiko barietateak haztea dute helburu, adierazi dutenez, "jada gure girora moldatuak daudenak eta gure aldean primeran funtzionatzen dutenak" eta horretarako herritarren kolaborazioa eskatu dute: "Gurekin haziak konpartitzen badituzue gure ondarearen zati bat babesten laguntzen egongo zarete". Eskolan postontziak jarriko dituzte haziak batzeko. Ondo gordeta eta identifikatuta ekartzeko eskaera ere egin dute, barietateen ezberdintasun eta ezaugarriei buruzko zabaltzak sortuko balira, errazago kudeatu ahal izateko.