Albisteak

 

Ekainean bukatuko da Iparnature enpresak gaur egun duen kontratua Orozkoko museoa zein turismo bulegoaren kudeaketa egiteagatik. Horregatik, dagoeneko zabaldu da hurrengo bi urterako lehiaketa, urtean 38.400 euroren (BEZ gabe) truke. Prozesu berri honetan prezioa handitu da, horrela bermatuko da irabazten duen enpresak sektoreko hitzarmena beteko duela. Halaber, honetan ez da turismo bulegoa sartu, Gorbeialde guztiari zerbitzua ematen diolako. Ondorioz, Landa Garapeneko Bulegoak hitzartu beharko du enpresa irabazlearekin.

Informazio gehiago