Albisteak

 
Orozkon abian da Lanbideren enplegurako Orientazio Zerbitzua. Horren helburua da lan bila dabiltzan pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, zenbait tresna emanez eta zenbait ekintza diseinatuz etengabe modu pertsonalizatuan, lan-munduan sartzen hasteko.

Enplegurako orientazio puntua Induma Zerbitzuan egongo da kokatuta (Zubieta, 16) eta zabalik egongo da ostiraletan, goizeko 9:00etatik 14:00ak arte. Hala ere, azpimarratzekoa da beharrezkoa izango dela aurretik hitzordua eskatzea, hori egin ahalko da sheila@sartu.org e-posta helbidera idatzita. Orain arte Laudioko bulegoa zen Orozkotik gertuen zegoena.

Informazio gehiago hemen → http://www.lanbide.euskadi.eus/orientazioa/-/informazioa/zer-da-orientazio-zerbitzua/