Albisteak

 
Ekainaren 15etik irailaren 14ra egongo dira zabalik aurten udako igerilekuak -biak barne. Aste horietan soilik itxiko dira bi egunetan: irailaren 1ean eta 4an, sanantolinak direla eta. Ekainean eta irailean 12:00etatik 20:00ak arte egongo da aisialdi esparrua zabalik, eta 11:00etatik 20:00ak arte uztaila eta abuztuan. Kiroldegian eskuratu ahalko dira abonoak. Beharrezkoa izango da errolda agiria aurkeztea murriztutako tarifak eskuratzeko. Halaber, eguneko sarrerak eskainiko dira. Kiroldegira jo edo 94 633 96 16 telefonora deitu daiteke informazio gehiago eskurateko.

Banakako urteko bonoak

18 urtetik gorakoak

  • Erroldatuta: 62,38 €
  • Erroldatu gabekoa: 89,10 €

14 urtetik 17 urtera

  • Erroldatuta: 34,64 €
  • Erroldatu gabekoa:  49 €

5 urtetik 13 urtera

  • Erroldatuta: 17,86 €
  • Erroldatu gabekoa: 26,26 €

65 urtetik gorakoak

Erabateko ezintasuna duten pentsionistak
Eta %33ko edo gehiagoko minusbaliotasun-maila dutenak

  • Erroldatuta: 34,64 €
  • Erroldatu gabekoa: 49,10 €

0 urtetik 4 urtera Doans

Eguneko sarrerak 

16 urtetik gorakoentzat 4,03 €

  • Familia ugariak: 3,42 €
  • Familia ugari bereziak: 3,01 €

5 urtetik 15 gorakoentzat 3,28 €

  • Familia ugariak: 2,79 €
  • Familia ugari bereziak: 2,45 €

0 urtetik 4 urtera Doan