Albisteak

 

Azken urteetan Orozkoko Udalak hainbat ekimen abiatu ditu herritarren parte-hartzea sustatzeko udal kontuetan eta kudeaketan gardentasuna bermatzeko. Politika horiek orain udal ordenantza batean formalizatuko dira eta, ekoizpen prozesu horretan, herritarren ideia eta ekarpenak kontuan hartuko dira.

Urte hauetan burutu diren ekimenak ugari izan dira: auzoetako batzarrak, Antolinzaleak Jai Batzordea, auzoetako jai batzordeen erregulazioa, euskara arloko batzorde aholkularia -Erdu-, hiri guneak hobetzeko lantaldeak -Zubiaur PlaZara kasu-, Orozko Gaur udal hilabetekaria indartzea edota aurrekontu parte-hartzaileak egitea. Ordenantza honen proiektua Herritarren Parte-hartze Udal Komisioan aurkeztu zen eta apirilean egin ziren Auzoetako batzarretan ere.

Herritarren eta udalaren arteko harremana hobetzeko xedearekin parte-hartze eta gardentasunari dagokion horretan, arau berriak jasoko du nahitaezkoa izango dela prozesu parte-hartzailea burutzea udalak ordenantza berri bat garatzeko asmoa duen bakoitzean. Horregatik, orain ere Ordenantzan jasotzeko ekarpenak egin edota ideiak plazaratzeko tartea irekiko da. Ekainaren 30era arte egongo da horretarako aukera Orozko Gaur aldizkariarekin batera herriko etxe guztietara bidali den orria beteta -hemen ere deskargatu daitekeena- eta udaletxean aurkeztuta. Halaber, e-postaz alkatetza.orozko@bizkaia.org helbidera edo idatzizko beste modu bat baliatuta ere egin daitezke ekarpenak.

Ekarpenak egiteko orria (PDF 148KB)