Albisteak

 
Udalak antolatuko du lehenengo aldiz "Orozko Harana kaleko pintura lehiaketa" irailaren 1ean. Margolariek aintzat hartu beharko dute herria bereiztea baloratuko duela epaimahaiak. Egunean bertan zigilatuko dituzte materialak Orozko Museoan 09:00etatik 10:00ak arte eta lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean aurkeztu beharra dago. 17:00etan izango da sari banaketa eta irabazleak 800 euro jasoko ditu, bigarren sailkatuak 500 eta hirugarrenak 200.