Albisteak

 

Aurten ere garraio zerbitzu berezia egongo da jaietan, gauez. Hala, abuztuaren 31an, ostiralean, Laudiora joango diren bi autobus irtengo dira Orozkotik, 3:30ean eta 5:30ean. Txosnagunean salduko dira autobus horietarako tiketak.

Bestetik, larunbatean, irailak 1, bi zerbitzu mota egongo dira. Orozkora bertaratzeko autobusak 22:30ean eta 23:30ean irtengo dira Laudiotik eta tiketak autobusean bertan egongo dira salgai. Jaitik itzulera errazteko asmoz, 2:30etik eta 6:30era etengabeko zerbitua egongo da Orozkotik Laudiora. Azken kasu honetan tiketak salgai egongo dira zubiko bus geltokian.

Ordutegiak (PDF 393KB)