Albisteak

 

Jaietako egitarauan beste behin ere txoko berezia izango dute zezenketek eta aurreko urteetako arrakasta errepikatzea espero da. Izan ere, Orozkon egiten dira eskualdeko zezenketa bakarrak.

Hala, zaletuak gozatzen hasiko dira irailaren 1ean, larunbatean. Egun horretan egingo dituzte aurtengo lehenengo zekorketak Orozkoko zezen plazan. Bi torerok egingo dute Salamankako Valrubio eta José Cruz Iribarren ganadutegietarko 4 zekorren aurka 18:30etatik aurrera: Guadalajarako Miguel Aguilar Tavares eta Jorge Collado Palleres, Valentziatik etorritakoa. Irailaren 2an, igandean, zekorrak zezen plazara aterako dituzte 12:00etatik aurrera. Ondoren burutzen den ohiko kolokioa ere bertan izango da, euriak galarazten ez badu. Kasu horretan Donibane Aretora mugituko da ekitaldia.

Arratsalde horretan zezenketa ere 18:30ean hasiko da baina kasu horretan Salamankako Charro de Llén ganadutegiko 4 zekor egongo dira Salamanakako Valentín Hoyos Calama eta Madrileko Juan Collado Díaz toreatzaileetzako. Horrez gain, asteartean, hilak 4, Orozkoko Manzarbeitia ganadutegiak bigantxa ikuskizuna eskainiko du.

 Egitaraua (PDF 209KB)