Albisteak

 

Orozkoko Udalak udalerrian bertan eskaintzen diren euskara ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu du beste behin. Horretarako, interesa dutenek irailaren amaierara bitartean Induman izena eman ahalko dute. Bestalde, informazio gehiago nahi dutenentzako bilera bat antolatu da irailaren 19an, asteazkena, 18:30ean, kultur-etxean.

Egitasmo hau Orozkon Euskara Biziberritzeko Plan Nagusitik –EBPN- abiatzen da. Plan honek hartzen duen esparruetako bat euskalduntze-alfabetatzea da, eta esparru honetan aurerra eramango diren ekintzen artean honelako egitasmoak - euskara ikastea sustatuko dutenak- abian jartzea aurrikusten da. Era berean, gogoratu Orozkoko herritarrek euskara ikasteagatik dirulaguntzak jasotzeko aukera dutela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Euskara Zerbitzuan (ostegun goizetan) edo INDUMAn bertan.