Albisteak

 

Orozkoko Udalak eta Gurutze Gorriak hitzarmena sinatu dute herrian gizarte, osasun eta asistentzia zerbitzuak eskaintzeko. Horren bitartez kalteberatasun egoeran dauden eta gizarteratzerako zailtasunak dituzten pertsona edo taldeei arreta berezia eskainiko zaie. Gainera, lan egingo da ezbeharrek sortutako kalteen konponketan, hondamendi publikoetan, gatazketan, gaixotasun edo epidemia egoeretan eta baita ere osasun arloko prebentzioan, asistentzian eta konponketan. Funtzio horien artean hurrengoak daude: elikagaien eskaerak egiten dituzten familien balorazioak burutzea, horniketa laguntzen kudeaketa, haurren loteak, beste kanpaina batzuetako loteak, gizarte zerbitzuetatik eratorritakoei erantzuna ematea eta formakuntza saioak eskaintzea edo laguntza ematea, besteak beste.

Horrez gain, Gurutze Gorria Orozkoko Udalarekin lankidetzan arituko da tokiko erakundeak antolatutako ekintza publikoetan, herriaren esku jarrita haren azpiegitura, baliabideak eta, garrantzitsuena, bere boluntarioak. Hitzarmen horren sinatzean parte hartu dute Iván Hernándezek, Nerbioi Arroko Gurutze Gorriko presidentea eta Orozkoko Udalaren izenean, herriko alkatea den Josu San Pedrok eta Berenice Rodriguezek, Ongizate eta Osasun arloko zinegotzia dena.

Horri esker, beraz, bi erakundeen arteko lankidetza hasiko da gizarte ongizatea sustatzeko helburuarekin. Izan ere, Bizkaiko Gurutze Gorriak zein Orozkoko Udalak xede horietara bideratutako ekintzak elkarrekin burutzeko konpromisoa hartu dute.