Albisteak

 

Emakundek Beldur Barik Jarrera! film laburren lehiaketaren 9. edizioa antolatuko du aurten. Lehiaketa hori Beldur Barik programaren parte den ekintzetako bat da. Emakundek antolatzen du urtero eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesa eta beste erakunde batzuen laguntza jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Enpleguko eta gizarte politiketako sailaren Gazteria Zuzendaritza, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITB. Ikusentzunezko piezen bitartez kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa isladatu behar dute gazteek.

Parte-hartzeko bi kategoria daude: batetik, 12-17 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak. Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat). Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.

Bestetik, tokiko lehiaketak ere 12 eta 26 urte arteko gazteen obrak sarituko ditu. Horrez gain, atal berezi bat egongo da DBH ikasketak ez dituzten herrietako gazteentzat. Sarietako bakoitza 150 eurokoa izango da. Aiaraldeko lehiaketako sari banaketa gala Urduñan izango da azaroren 23an. Orduña Plaza hotelean egingo da.Oinarriak osorik irakur daitezke hemen.

 Oinarriak (PDF 877KB)