Albisteak

 
Irailaren 22an, larunbatean, hainbat kidek auzolanean garbitu zuten Austingarmin ingurua. Ekimena GAES espeleologia taldeen eta Euskal Espeleologoen Elkartearen eskutik jaio zen eta Orozkoko Udalaren laguntza izan zuen. Txabolen ingurua, arkaitzak, haitzuloetarako sarrerak eta leizeak garbitu zituzten. Txatar ugari jaso zuten, baita beira, plastikoa, produktu fitosanitarioak eta egur hondakin zaku asko. Birziklapen egokia egin ahal izateko bertan egin zuten hondakin horien sailkapena.