Albisteak

 
Osasun etxe berriko lanak urriaren 5ean amaitzea aurreikusten da. Hortik aurrera, Osakidetzaren esku geratuko da altzariak eta langileak jartzea, osasun etxea martxan jartzeko. Lanen azken zenbatekoa 828.355,79 eurotakoa da. Horietatik 767.659,64 euro eraikuntza lanetan erabili dira eta 60.696,15 euro horien zuzendaritzan. Lanak bi fasetan egin dira, batean, lur mugimenduak eta egitura gauzatu ziren eta bestean, eraikina bera. Eusko Jaurlaritzak, Landa Garapenerako Arloaren bitartez, lana diruz lagundu du 99.200 (1. fasea) eta 249.939,16 eurorekin (2. fasea). Guztira 349.139,16 euro izan dira. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailak ere, Azpiegiturak programaren bitartez, proiektua diruz lagundu du: I. Eperako 42.345,8 euro eta II. Eperako 31.843,88. Guztira, 74.189,68 euro. Horren guztiaren arabera lanaren kostu osoa 405.026,95 eurokoa izan da Orozkorentzat.