Albisteak

 
Europako Ondarearen Jardunaldiak direla eta, urriaren 6an, larunbatean Juanjo Higaldok hitzaldia eskainiko du garai bateko arropa garbitzeko prozeduraren inguruan. Gainera, Orozkoko hainbat emakumek horren antzezpena egingo dute. Guzti hori XVIII. mendeko 'lixibarri' batean egingo dute, izan ere, Orozkoko Museoaren atzealdean instalatu dute. Harri horretan arropa zikina garbitzeko edukiontziak jartzen zituzten. Prozesuan ur beroa eta errautsak erabiltzen zituzten, etxean egindako lixiba. Arropa garbitzearen prozesu horri 'bogada' esaten zitzaion Orozkon.
 
Azpimarratzekoa da pieza hori berrituko dutela laister.