Albisteak

 
Donibane Aretoan izaten diren zinema hitzorduak hasiko dira berriro ere azaroan eta abian egongo dira udazkenera arte. Ohikoa denez, proiekzioak igandeetan izango dira. 16:30ean haurrentzako luzemetraiak eskainiko dira eta 19:00etan nagusiei bideratutakoak. Aurten, sarrererako prezioak mantentzeaz gain, bonoak erosteko aukera egongo da, 4 pelikuletakoak.