Albisteak

 
Uda honetan igerileku estaliko kondentsadorea aldatu da. Aurrekoa bere bizitza-zikloaren bukaeran zegoenez, modernoago batengatik ordezkatu da. Gainera, energia kontsumoari dagokionez askoz eraginkorragoa da, %30a aurrezteko gaitasuna du eta. Halaber, tapaki termiko bat instalatu da klimatizatutako igerilekuko urak beroa galdu ez dezan. Lanaren kostua izan da, guztira, 82.383,45€ (BEZ barne). Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune naturala zaintzeko sailaren 48.000€-ko diru-laguntza jaso du Orozkoko udalak. Igerileku estalien erabileran ez eragozteko, udako itxiera garaian burutu dira. Hala ere, Udalak barkamenak eskatu nahi ditu gimnasioa erabiltzen duten pertsonengan izandako eragozpenak direla eta.