Albisteak

 

Urte berria gertu dagoenez, Orozkoko Udala dagoeneko hasi da 2019ko udal egutegia prestatzen. Lan horretarako Orozkon garai batean izan ziren lanbideen argazki zaharrak eskatu dituzte. Egutegi horretan txertatu ahal izateko, argazkiak azaroaren 15a baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan edota Induman (Zubieta, 16).

Kartela (PDF 281KB)