Albisteak

 
Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio Orozkoko 2018ko Bertso Afariko protagonistak izango dira. Azaroaren 9an izango da, ostiralean, 21:00etatik aurrera eskolako jantokian. Ekintza horretarako sarrerak Induma Bulegoan (Zubieta, 16) egongo dira salgai, astelehenetan 9:15etatik 16:15era eta 18:30etik 20:30era, astearte, ostegun eta ostiraletan 9:15etik 16:15era eta asteazkenetan 9:15etatik 15:00ak arte eta 18:30etik 20:30era. Azpimarratzekoa da helduek 25€ ordaindu beharko dituztela baina 25 urtetik beherakoek 10 euroren truke jaso dezakete sarrera. Berbaz Kultur Alkarteak antolatu du bertso afaria Orozkoko Udalaren laguntzarekin.