Albisteak

 
Orozkoko Udalak aho batez onartu zuen abenduko osoko bilkuran Orozkoko Udalaren erabilera plana eta Udalerri mailan Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Bi horien helburua da euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza moduan, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntz eskubideei erantzun ahal izateko. Planak osatu aurretik euskarak udalean duen egoera errealaren diagnostiko bat egin da eta, berrikuntza gisa, onartu diren planetan 2022ko abenduan arloz arlo lortu nahi diren ehunekoak zehazten dira lehenengoz.