Albisteak

 

GLLk prestazio ekonomikoak dira eta haien hartzaileak hauek izango dira: nahikoa baliabiderik ez daukatenak gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastuei aurre egiteko. Informazio gehiago eskatzeko ordua hartu behar da Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, 94 633 96 33.

  • Ohiko etxebizitza eduki eta mantendu ahal izateko gastuak:
  • Alokairu-gastuak.
  • Gizarte-larrialdian egon aurretik etxebizitza edo bizitokia erostearen ondorioz hartutako kredituen interesek eta amortizazioak eragindako gastuak.
  • Energia-gastuak.
  • Ura, estolderia eta zaborretarako gastuak, bai eta ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkionak ere, ondasunak landa- zein hiri-eremukoak izan.
  • Etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren bizigarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako beharrezko gastuak.
  • Jabekideen erkidegoaren kuotatik eratorritako gastuak, bai eta etxebizitzaren segurtasunarekin lotutakoak ere.
  • Oinarrizko premiei buruzko gastuak (jantziak, hezkuntza eta prestakuntzakoak eta osasun-arretakoak, betiere sistema publikoek gastu horiek estaltzen ez badituzte).
  • Aurretiaz egindako zorpetze-gastuak.

Araudia:

Diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak.

4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa.