Albisteak

 

Lehiaketa irailaren 1ean izango da, larunbatean. Edonork izango du parte hartzeko aukera, inolako mugarik gae. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake. Gaia ere librea izango da, Oroko herriko edozein alde agertu ahal izango da. Hala ere, positiboki baloratuko du epaimahaiak

TEKNIKA ETA FORMATOA

Lanen teknika et aformatoa ere libreak izango dira. Halaber, edozein materila erabil daiteke margo-oinarri modura, baina lana aurkezteko beharrezko euskarriak gogor eta tente eta fondo zurikoa izan behar du ezinbestez. Euskarriaren aldeen luzera 30 zentrimetro eta metro bateko tartean egon behar du.

LANAK ZIGILATZEA

Lanen euskarriak Orozkoko museoan zigilatuko dira sariketaren egunean bertan, goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean. Zigilatzearekin batera, fitxa bana emango zaie parte-hartzaileei, geroago kartazal itzi baten barruan aurkeztu beharko baitute margolanarekin batera. Euskarriak lan egiteko prest aurkeztu ahal izango dira, baina inolaz ere ez da onetsiko horien gaineko zirriborro, marrazki edo seinalerik.

MARGOLANAK AURKEZTEA

Margolanak, barruan egilearen datuak dauzkan kartazalarekin batera, Orozkoko museoan aurkeztu beharko dira egun horretan, 14:00etatik 15:00etara bitartean.

EPAIMAHAIA

Bi adituk eta kultura zinegotziak osatuko dute emapimahaia. Horien epaia irailaren 1ean bertan, 17:00etan, saribanaketari ekitean alegia, jakinaraziko da. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

LANEN ERAKUSKETA ETA JABETZA

Lanak museoan erakutsiko dira ixteko ordurarte. Lan guztiak dira beren egileen jabetzapekoak, saridunak izan ezin, hauek Udalaren jabetzapekoak izango baitira. Horren ondorioz, Udalak egokietsi bezala erabili ahal izango ditu.

SARIAK

Lehena................................................800€

Bigarrena...........................................500€

Hirugarrena......................................200€

Sarien ordainketa txeke baten biden egingo da. Epaimahaiak hutsik utz ditzake sariok.

LANEN BERRESKURATZEA

Behin erakusketaldia amaituta, egileek 2018ko irailaren 16ra arte izango dute epea beren margolanak berreskuratu ahal izateko. Astelehenak: itxita. Goizak: asteartetik igandera eta jai egunetan: 10:00etatik 14:00ak arte. Arratsaldeak_ Larunbata eta igandeak: 17:00etatik 19:00ak arte. Baldin eta norbaitek bere lana atzera eskatuko ez balu, Udalak nahi bezala erabili ahal izango luke eta egiteal ez luke erreklamatzeko modurik edukiko.

BESTE ARAU BATZUK

Sariketa honetan parte hartzeak oinarri-arau guzti-guztiak onestea dakar berez. Hala ere, antolatzaileek egokietsi beste aldaketa egin ahal izango dizkiete, sariketaren garapen onerako. Halaber, aurzketen diren margolanak zainduko dituzte, baina ez dute gerta dakizkiekeen kalteen ardurarik izango. Hamaiketakoa eta edaria hartzeko txarteltxoa banatuko da parte-hartzaileen artean.

DATUAK BABESTEA

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoa bete nahian jakinaraztean dugu datu pertsonalak “Parte-hartzaile eta laguntzaileak” izeneko fitxategi horren arduraduna Orozkoko Udala dela eta Kultura Sailak bere jardunean dituen parte-hartzaileak eta profesionalak kudeatzeko erabiliko duela.

Interesatuak datu horiek eskuratu, zuzendu, kendu eta aurkatu egin ahal izango ditu Udalaren Erregistro Nagusian, Zubiaurreko enparantza, 48410. Orozko. Bizkaia. Saridunen zerrenda eta behar izanez gero, legezko ordezkariarenak Udalaren webgunean argitaratuko dira.

Oinarriak ikusi (PDF 533KB)