Albisteak

 
Orozkoko Udalak 10.000 eurorekin lagundu du OrozkoRock elkarteak antolatu duen OrozkoRock musika jaialdia. Maiatzaren 18an izango da lehenengo edizioa eta, besteak beste, Liher, Moonshakers eta Pelax taldeak igoko dira taula gainera. Hurrengo asteetan iragarriko dituzte banda guztiak. Sarrerak dagoeneko salgai daude interneten (15€), jaialdiko webgunean: www.orozkorock.eus.