Albisteak

 

Orozkok Memoria Historikoaren aldeko ekitaldi jendetsua hartu zuen otsailaren 16an. Egun horretan José López Tatok egidako monolitoa inauguratu zen Lehendakari Agirre plazan, Orozkorekin harremana izan zuten eta Frankismo garaian errepresalia pairatu zituzten pertsonak omentzeko asmoz. Ekitaldi horren prestaketan orozkoar talde bat aritu da ikertzen denbora luzez, Udalaren laguntzarekin. Soilik jaso dituzte kontrastatuta dauden datuak eta ziurrak direnak, 149 pertsonenak. Informazioa lortzea oso zaila izaten ari denez, gainontzeko herritarren laguntza eskatzen ari dira oraindik ere.

Ekitaldi nagusiaz gain, familien testigantzak jasotzen dituzten bi ikusentzunezko pieza proiektatu zituzten Donibane Aretoan. Gurene Grande orozkoarrak eginikoak dira eta hemen ere eskuragarri daude. Halaber, Iñaki Egaña eta Josu Chuecha historialariek Memoria Historikoari lotutako hitzaldiak eskaini zituzten.

Testigantzak. Memoria historikoa I

Testigantzak. Memoria historikoa II