Albisteak

 
Menpekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonei zuzendutako ikastaroaren edizio berria abiatuko da martxoaren 14an. Hamabost egunean behin egingo dira saioak, ostegunetan, 11:00etatik 12:30ak arte Erretiratuen Klubeko Egoitzan. Parte hartzea doanekoa da, hala ere, izena ematea beharrezkoa izango da. Martxoaren 6ra arte egongo da zabalik aukera hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan (94 633 96 33) eta Induman (Zubieta, 16), infoinduma@yahoo.es helbidean idatzita edo 94 633 99 45 telefonora deituta.