Albisteak

 

Orozkoko liburutegiak 2.070 liburu utzi ditu maileguan 2018an, azken hamarkadako daturik hoberenetako bat lortuta. Azken zazpi urteetan udal zerbitzuak bere jarduna bikoiztu du, 2012an 1.000 eskaera baino pixka bat gehiago tramitatu baitzituen. Ekaina, urria eta azaroa dira jarduera handiena izaten duten hilabeteak.

Gehien mailegatu diren lanetatik haurrentzakoak dira bereziki nabarmentzen direnak. Fiona Watt-en Este es mi osito da 2018an gehien aukeratu dena, 43 aldiz. Dolores Redondoren El guardian invisible izan da helduek gehien eskatu duten lana, 23 pertsonek hartu zuten maileguan.

Azpimarratzekoa da, era berean, azken urtean liburutegiko bazkide kopuruaren igoera. 2018an 71 orozkoarrek eman zuten izena, urteko batez bestekoa 45 kide berri direnean.
Liburutegia zabalik dago astelehenetik ostiralera 16:30etatik 19:00ak arte.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan zerbitzua ere eskuragarri dago 12:00etatik 13:30ak arte. Uztailan goizero irekitzen du eta kalera ere ateratzen da liburutegia.