Albisteak

 
Udaleko Berdintasun Arloak, Matxintxu Elkarteak eta Gazte Asanbladak egun osoko egitaraua prestatu dute martxoaren 8rako. Horrez gain, 9an 'Penkoletas show' ikuskizuna egongo da, 16an seme-alabekin loturak sendotzeko ikastaroa eta 29an 'Feminismo Descolonial' hitzaldia, besteak beste. Azpimarratzekoa da ere martxoko zinema kartelera Emakumeen Nazioarteko Eguna ardatz hartuta programatu dela. Atxikitako kartelean kontsultatu daiteke agenda osorik.

 Egitaraua (PDF 356KB)