Albisteak

 

Orozkoko Udalak “Azalerako ipuinak” ikastaro berritzailea eskainiko du martxoaren 8ko egitarauaren baitan Berdintasun Arloak antolatuta. Saio horretan landuko dute gurasoek seme-alabekin duten harremana eta lotura ipuinen kontaketa baliatuta. Familiek harrekin batera parte hartzeko aukera izango dute. Hala ere, azpimarratzekoa da aiten figura azpimarratu nahi dela, seme-alaben heziketan horien presentzia indartzeko helburuarekin.

Ikastaroa, doanekoa, martxoaren 23an izango da, 11:00etatik 13:00ak arte Kultura Etxean. 2016 eta 2017an jaiotako haurrak dituzten familiei egongo da zuzenduta. Aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako aukera egongo da Induma bulegoan, infoinduma@yahoo.es helbidera idatzita edota 94 633 99 45 telefonora deituta.

 Azalerako Ipuinak (PDF 60KB)