Albisteak

 
Langabezian dauden pertsonen artean ekintzailetza sustatzeko asmoz, Orozkoko Udalak, aurten ere, udaleku irekiak antolatzeko lehiaketa abiatu du. Interesdunek maiatzaren 2ra arte izango dute parte hartzeko aukera. Induma Informazio Bulegoan aurkeztu beharko dira bi sobre: batean proiekuaren izena eta txostena (uztailaren 1etik 12ra arteko tartea hartu beharko du) eta bestean proposamena egiten duen pertsonaren CVa. Induma bulegoan egongo da informazio gehiago jasotzeko aukera infoinduma@yahoo.es helbidera idatzita edo  94 633 99 45 telefonora deituta. Bertan ere eskuragarri daude lehiaketaren oinarriak.

 Bandoa (PDF 133KB)