Albisteak

 

21. Korrika Orozkotik pasako ez bada ere, herrian euskara sustatzeko ekintza ugari egongo dira astean zehar. Ekimenak astelehenetik larunbatera luzatuko dira eta eskolako Guraso Elkarteak eta Udalak antolatu dituzte.

Apirilak 8, astelehena

  • 17:30 Korrikako txapak eta petoak egiteko eskulan saioa Gaztetxokoan.

Apirilak 9, asteartea

  • 17:30 'Jolastu eta abestu euskaratik eta euskaraz', Zubiaur plazan.

Apirilak 10, asteazkena

  • 18:00 Herri kirolak, Zubiaur plazan.

Apirilak 11, osteguna

  • 18:00 “Salda badago. Euskal rockaren hasiera” dokumentala Donibane Aretoan.

Apirilak 12, ostirala

  • 18:00 “Girotu plaza” emanaldia Zubiaur plazan.

Apirilak 13, larunbata

  • 14:00 Herri bazkaria Zubiaur plazan. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du, Udalak edaria jarriko du.
  • 17:30 Autobusa Durangora joateko, bertan Korrikan parte hartzeko, 19:00etan. Izen emateak (3€) Induman (94 633 99 45). Itzulera 21:00etan.

 Egitaraua (PDF 100KB)