Albisteak

 

Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago Orozkon izango den biodantza ikastaroan. Maiatzaren 8ra arte egongo da horretarako aukera Induma bulegoan, 94 633 99 45 telefonora deituta edo infoinduma@yahoo.es webgunera idatzita. Tailerra Aiaraldeko Laia Eskolaren parte da, Arabako Foru Aldundiak antolatzen duen programa emakumeen ahalduntzea helburu. Egitaraua 2018ko urrian hasi zen eta ekainean bukatuko da.

Kartela (PDF 193KB)