Albisteak

 
Ohi bezala, aurreko apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko eguna ospatu zen. Hori aitzakia hartuta, Orozkoko liburutegiak irakurzaletasuna bultzatzeko programa berezia diseinatu berri du eta maiatzetik aurrera jarriko du martxan. Horren barruan kokatuko den lehenengo hitzordua maiatzaren 10ean izango da, ostiralean. Egun horretan liburutegia kalera aterako da. Liburuen salmenta postuak egoteaz gain, haurrei zuzendutako bi ipuin kontaketa egongo dira Ameliren eskutik. Obra eskainiko du 17:00etatik aurrera bi emanalditan. Horietako bakoitza adin tarte bati zuzenduta egongo da. Hurrengo hilabeteetan ekintza gehiago antolatuko dira programa horren barruan.