Albisteak

 
Maiatzaren 4an Ene Kantak taldearen 'Satorjator, lurraren bihotzera bidaia' ikuskizuna hartuko du Orozkoko kiroldegiak, 18:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude -bukatu arte- Induma bulegoan, 5 euroren truke. Hala ere, eskolako Guraso Elkarteko bazkideek 3 eurotan erosteko aukera dute. Emanaldia Orozkoko Udalaren eta Guraso Elkartearen artean antolatu da.