Albisteak

 

2019ko udalekuetarako proiektuaren irabazlea aukeratu ondoren, Orozkoko Kultura Arloak horietan arituko diren langileen aukeraketari ekingo dio. Interesaturik dauden pertsonak hurrengoa egin beharko lukete:

  • Curriculum Vitae-a Orozkoko udaletxean entregatu, maiatzaren 22a baino lehen. Bai formakuntza bai lan-esperientzia egiaztatuta egon behar da.
  • Lanbiden altan emanda dagoen agiria aurkeztu.
  • Orozkoko Udaleko Euskara Teknikariak egingo duen euskaraz hitz egitearen froga gainditzea, bakarrik pasa den urtean gainditu ez bazen.

Atxikita balorazio irizpideak jasotzen dira. Induma Bulegoan ere informazio gehiago jasotzeko aukera dago (infoinduma@yahoo.es / 94 633 99 45).

Balorazio taulak (PDF 63KB)