Albisteak

 

Datorren maiatzaren 18an, larunbata, 15:30etatik aurrera izango den OrozkoRock jaialdiaren kartela osatu da: Atom Rhumba, The Wizards, Eskean Kristo, Liher, Fetitxe, Moonshine Wagon, Pelax eta Moonshakers taldeak igoko dira oholtzara egun horretan haien azken lanak aurkezteko. Sarrerak salgai daude interneten 15 euroren truke, www.orozkorock.eus gunean. Egunean bertan ere erosi ahalko dira, 18 euroren truke.

Horrez gain, maiatzaren 11tik 19ra bitartean argazki erakusketa egongo da Orozkoko Museoan. Bertan Koldo Izagirreren obrak egongo dira ikusgai, rock munduan ere oinarrituta daudenak.  Orozkoko Udalak diruz lagundu du jaialdi honen lehenengo edizioa izango dena. Ekimenak, gainera, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako rock musikazaleen babesa izango du.