Albisteak

 

Ohi bezala, udako aisialdiaz gozatzeko hainbat aukera izango dira aurten ere Orozkon. 3 eta 4 urte bitartekoek (2015 eta 2016an jaiotakoek) Gaztetxokoan egingo diren udaleku itxietan izango dute horretarako parada uztailaren 1etik 12ra (biak barne). Ekintzak astelehenetik ostiralera izango dira, 11:30etik 13:30era. Zerbitzua doan izango da.

Horrez gain, data horietan ere udaleku irekiak izango dira. 2006 eta 2014 urteen arten jaiotako gaztetxoentzat izango dira (biak barne). Hauek ere uztailaren 1etik 12ra garatuko dira, astelehenetik ostiralera, eta 9:30etik 13:30era. Orozkon erroldatuta dauden haurrek 30€ ordaindu beharko dituzte eta erroldatu gabeek 40€.

Izena emateko epea maiatzaren 20an hasiko da eta ekainaren 7ra arte egongo da zabalik. Inskripzioa egiteko Induma Bulegora (Zubieta, 16) jo beharko da. Zabalik dago egunero 9:30etik 16:15era asteazkenetan izan ezik, 15:00etan ixten du eta. Astelehenetan eta asteazkenetan arratsaldez ere zabalik dago, 18:30etik 20:30era. Zerbitzuarekin kontaktatzeko aukera ere egongo da e-postaz infoinduma@yahoo.es helbidera idatzita edo 946 33 99 45 telefonora deituta.

 Udaleku irekiak (PDF 152KB)

 Udaleku itxiak (PDF 543KB)