Albisteak

 
Orozkoko Udalak auzoetako hainbat mantentze lan egin ditu azken asteetan. Besteak beste, Sansebasti auzoko sarrera bidea berdindu da zuloak kentzeko 6.243,6 euroren truke (BEZ barne). Katadion harri-lubeta egin da errepidea hondoratzen zegoen gunean. Horren kostea 4,726 euro izan da (BEZ barne). Zaloa auzorako sarreran aurreko urteko euriteen ondorioz errepidea hondoratzen ari zen. Obra hori handia izan da, izan ere, ikerketa geoteknikoa ere egin behar izan da. Lan horiek egin dira 106.394,16 euroren truke.