Albisteak

 
Urtero bezala, Orozkoko udako igerilekuen denboraldia ekainaren 15ean hasiko da, larunba tean. Irailaren 14ra arte egongo dira instalazioak zabalik, egunero irailaren 1ean eta 4an izan ezik, sanantolinak direla eta. Ordutegiari dagokionez, aipatu beharra dago ekainean eta irailean zabalik egongo direla eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte eta uztailean eta abuztuan 11:00etatik aurrera, ordubete lehenago. Piszina eta gimnasiorako urteko bonoak kiroldegian kudeatuko ahalko dira, ohi bezala. Egunero sarrerak ere bertan egongo dira eskuragarri. Informazio gehiago jasotzeko aukera egongo da kiroldegian edota 946 33 96 16 telefonora deituta.

Prezioen taula (PDF 91,6KB)