Albisteak

 

Ohikoa denez, Orozkok beste urte batez ospatuko ditu San Juanak eta bezperako gau magikoa. Ospakizunak asteburu osoan zehar luzatuko dira hurrengo egitarauarekin:

EKAINAK 22, ZAPATUA
10:00 – 14:30 Bertako produktuen azoka eta Kalaka umeentzako egur jolasak.
18:00 Umeentzako antzerkia: "Etxeko kontuak”. Zubiaur plazan.
20:00 Agate Deuna eta Errenteriako Telleri koralen kontzertua San Juan parrokian.

EKAINAK 23, DOMEKA
18:30 Umeentzako emanaldia: “Belarren magia”, museoan.
20:15 Lore Dekorazioaren I. Lehiaketaren sari banaketa, Zubiaur plazan.
20:30 Erromeria: Puro Relajo, Zubiaur plazan.
22:45 Ikuskizun piromusikala eta Piruloren erreketa, Hegoalden.

EKAINAK 24, ILENA
12:00 Meza San Juan Parrokian.