Albisteak

 

2019ko sanantolinek dagoeneko kartel iragarlea dute eta jaiak ia prest daude datorren abuztuaren 30ean eztanda egiteko. 'Jaien hautsak, oroitzapenen errautzak' du izena obra irabazleak, Nora Latatu Landaluzerena. Iaz ere berak lortu zuen lehenengo saria. Lehiaketako 1.sailkatua denez 200€ jasoko ditu. Azpimarratzekoa da 'Jai puska' kartelak 2. saria jasoko duela, hau da, bere egileak, Julen Sánchez Rodríguezek, 100€ jasoko ditu.

Erabakia hartzeko epaimahai teknikoaren iritzia, %70ean, eta herritarren botoak, %30ean, hartu dira kontuan. Aurten 35 boto jaso dira. Guztira 3 lan aurkeztu dituzte haurren kategorian eta 4 nagusien atalean. Egile guztiak orozkoarrak dira.

Umeei zuzendutako lehiaketan Izaro Agirreren 'Orozkoko jaiak nire begietatik ikusita' izan da 1. saria lortu duena. Pintura materiala jasoko du. Saridunak jaietako egitaraua jasoko duen aldizkariaren portadan eta kontraportadan argitaratuko dira. Hala ere, 2. sailkatuak ere espazioa izango du argitalpen horretan.