Albisteak

 

Orozkoko Udalak loreekin apaintzeko 1. lehiaketa antolatu du ekainean. Aurreko ekainaren 23an sari banaketa egin zuen irabazleei. Abigail Larrinagak 1. saria lortu zuen (100€), Oihane López de Abetxuko 2. lekuan sailkatu zen (50€) eta Begoña Aretxagak 3. lortu zuen (25€). Saltokien artean Iza jatetxea 1. lekuan sailkatu zen (100€). Guztira 11 espaziok parte hartu zuten deialdian. Orozkoko Udaleko lorazaintza profesionalek osatu dute epaimahai teknikoa.

Lehiaketa horretan espazio pribatuek -balkoiak edo leihoak apainduta- zein saltokiek -tabernak eta jatetxeak barne- izan dute parte hartzeko aukera, erakusleihoak, terrazak edo sarrerak loreekin dekoratuta. Deialdi honen bitartez Orozkoko Udalak herritarren partehartzea sustatu nahi izan du kaleen apainketa lanetan, erakargarriagoak izan daitezen bertako zein bisitarientzat.