Albisteak

 

Orozkoko Museoak eta Turismo Informazio Bulegoaren ordutegiak moldatuko dituzte udan -uztailean eta abuztuan. Gauzak horrela, datozen asteetan egunero egongo da zabalik: astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00ak arte goizez eta 16:00etatik 18:00ak arte arratsaldez. Informazio gehiago eskuratu daiteke www.orozkomuseoa.eus webgunean.

Bestetik, azpimarratzekoa da uztailaren 1etik 14ra bitartean museoak 'Paseo en acuarela' erakusketa eskainiko duela. María Ángela Larrinaga Cabañas bilboko artistaren eskutik iritsiko da hori Orozkora, Bilboko Pabellón 6-Arte Eszenikoak aretoan arrakasta lortu ondoren.