Albisteak

 

Antolinzaleak Jai Batzordeak Atxulaur Kirol Elkartea izendatu berri du 2019ko San Antolin jaietan pregoilari eta txupineroa izateko. Kirol taldea hautatu du Jai Batzordeak aurten zilarrezko ezteiak ospatuko dituelako. Abuztuaren 1ean 25 urte beteko ditu.

Futbol elkartea 1994 urtean jaio zen. Sortu zenetik eta 2005era bitartean soilik goiko kategorietan parte hartu zuen. Hala ere, aurrerago eskola abiatu zuen 16 neska eta mutilekin, Eskola Kirolean bere ibilbideari hasiera emanez. Gaur egun 160 futbolari baino gehiago elkartzen ditu klub horrek, 7 taldetan eta eskolan banatuta.

2018an Miren Barrondo orozkoarrak jaso zuen jaiei hasiera emateko ohorea. Jai Batzordeak erretiratutako irakaslea pregoilari izendatu zuen iaz “frankismoa bezalako garai latzetan irakaskuntza eta transmisioa izan zenaren adierazgarririk onena delako”.