Albisteak

 

Orozkoko Udalak askotariko eginkizunetarako lau langile kontratatuko ditu, abuztuaren 29tik irailaren 5era ospatuko diren Orozkoko 2019 sanantolinetan Udal Brigadari laguntza-lanak egiteko. Eskaerak Orozkoko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan aurkeztu beharko dira gehienez hamar egun balioduneko epean, deialdiaren iragarki hau udal webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta.

Merezimenduen balorazioa egiteko irizpideak, soldata eta egin beharreko lanaren inguruko informazio gehiago hemen kontsultatu daiteke.