Albisteak

 
Abuztuaren 31n, larunbata, Orozkoko Harana kaleko pintura lehiaketaren II. edizioa izango da. Parte-hartzaileek 09:00etatik 10:00etara bitartean erabiliko dituzten materialak zigilatu beharko dituzte Orozko Museoan. Lanak aurkeztu beharko dira leku berean 14:00etatik 15:00ak arte.

Epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren irabazleak eta sariak banatuko ditu egunean bertan 17:00etan.

Gaia librea izango da eta herria agertzea eta bereiztea positiboki baloratuko da. Mapa baten bidez jakinaraziko da non kokatu beharko diren margolariak. Irabazleak 800 euro jasoko ditu, bigarren sailaktuak 500 euro eta hirugarrenak 200 euro.

Anima zaitezte parte hartzen!